tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 65. Edizioa 2017  > Sailak eta filmak
Demonios tus ojos / Sister of Mine
Made in Spain
Pedro Aguilera, Julio Perillán
Foto: Ulises Proust
Pedro Aguilera, Julio Perillán
Foto: Ulises Proust

Oliver Los Angelesen bizi den zinema-zuzendari gaztea da. Gau batean webgune erotiko batean sartu, eta ohartuko da bere arreba txikia, Aurora, bideo esplizitu bateko protagonista dela. Ikusitakoagatik harrituta eta nahastuta, Madrilera joateko erabakia hartuko du, hainbat urtez familia bisitatu gabe egon ostean. Horrela ekingo dio erantzunak bilatzeko bide obsesibo bati, asaldurara eta irudiaren egiara eramango dion bidaia intimoari; mendekotasun eta manipulazioz beteriko istorio bat da, moralaren mugei buruzkoa eta bizitzako eta ikus-entzunezko inozentzia galtzeari buruzkoa.

BIOGRAFIA

Pedro Aguilerak Mexikon lan egin du Carlos Reygadas (Batalla en el cielo, 2005) eta Amat Escalante (Sangre, 2005) zuzendarien laguntzaile-lanetan. La influencia (2007) izan zen berak zuzendutako lehen film luzea, eta Canneseko zinema-jaialdiko Errealizadoreen Hamabostaldian estreinatu zen. Pedroren bigarren lana, Naufragio (Hondoratzea, 2010), Donostia, Nantes, Morelia eta Hanburgoko zinema-jaialdietan izan zen eta Epaimahaiaren Aipamen Berezia jaso zuen Sevillako nazioarteko zinema-jaialdian. Demonios tus ojos Rotterdameko zinema-jaialdian lehiatu zen eta hainbat sari lortu zituen Malagako zinema-jaialdiko ZonaZine sailean.

FITXA
Zuzendaria
Pedro Aguilera
Gidoia
Juan Carlos Sampedro, Pedro Aguilera
Ekoizpena
Pedro Aguilera
Pedro Aguilera Londaiz
Ciudad Lunar
Cristina Gallego
Argazkia
Miquel Prohens
Muntaketa
Imanol Ruiz de Lara
Musika
Richard Córdoba
Antzezleak
Julio Perillán, Ivana Baquero, Lucía Guerrero, Nicolás Coronado, Elisabet Gelabert, Juan Pablo Shuk
Formatua
DCP FOLLOWING DCI
Salmentak
Stray Dogs
15, rue Chevert
75007
Paris
Frantzia
Iraupena
94 m.
Herrialdea
Espainia - Kolonbia
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea