tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 65. Edizioa 2017  > Sailak eta filmak
Análisis de sangre azul / Analysis of Blue Blood (Blue odol analisiak)
Made in Spain

Análisis de sangre azul filmak aristokrata ingeles baten abentura kontatzen du. Iragan mendearen hasieran Pirinioetan amildu, eta sendategi mental batean esnatuko da. Psikiatriako doktore Pedro Martínezek bere 16 mm-ko kameran jasoko ditu orientazioa eta memoria galdu dituen gizon horren eboluzioak. Horrez gain, ezkutuko intentzioak tarteko, eboluzioari buruz dituen teoriak praktikan jartzeko baliatuko du doktoreak iritsi zaion “espezimen arraro” hori.

BIOGRAFIA

Blanca Torresek 15 urte baino gehiago darama telebistan, gidoilari- eta editore-lanetan, ia beti dokumentalen generoan. Gabriel Velázquez zuzendariarekin gidoilari gisa aritu zen lehen aldiz, Amateurs (2007) filmerako, eta Zabaltegi sailean izan zen Donostian. Horrez geroztik, beste hiru film hauetan lan egin du Velázquezekin: Iceberg (2011), Ártico (2014) eta Análisis de sangre azul (2016). Azken horretan, lehen aldiz biak izan dira zuzendari. Velázquez Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatu zen 2005ean, Chema de la Peñarekin batera zuzendutako Sud Express filmarekin.

FITXA
Zuzendaria
Blanca Torres , Gabriel Velázquez
Gidoia
Blanca Torres, Orencio Boix
Ekoizpena
Escorado Producción S.L.U.
Gabriel Velázquez
Argazkia
Sebastian Vanneuville
Muntaketa
Blanca Torres, Orencio Boix
Musika
Javier Aquilué
Antzezleak
Anders Lindstrom
Formatua
DCP FOLLOWING DCI
Salmentak
NA
Web
Iraupena
64 m.
Herrialdea
Espainia
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea