tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 65. Edizioa 2017  > Sailak eta filmak
Call Me by Your Name
Perlak - Inaugurazioa

Eliok, 17 urteko gazte batek, gurasoek Italia iparraldean duten landetxean igaroko du 1983ko uda epel eta eguzkitsua. Egonean emango du denbora, musika entzuten, liburuak irakurtzen eta igerian, egun batean bere aitaren laguntzaile estatubatuar berria etxera iritsi arte. Oliver xarmangarria da, eta Elio bezala sustrai juduak ditu; gainera, gaztea da, bere buruaz ziur dago eta erakargarria da. Hasieran Eliok hotz eta urrun jokatuko du gaztearekiko, baina laster elkarrekin txangoak egiten hasiko dira. Elio Oliverrengana hurbiltzeko saiotan hasiko da eta gero eta intimoagoak bihurtuko dira, nahiz eta, Oliverrek esan bezala, “hitz egin ezineko kontuak” izan. Uda laburrak aurrera egin ahala, bikoteak elkarri dion erakarpena handitzen joango da.

BIOGRAFIA

Luca Guadagnino gidoilari, zuzendari, ekoizle eta ekintzaile artistikoa da. The Protagonists (1999), bere lehen film luzea, Veneziako zinema-jaialdian aurkeztu zen. Gero, besteak beste, lan hauek zuzendu zituen: Melissa P (2005); Io sono l´amore (2009) eta A bigger Splash (2015), Veneziako zinema-jaialdian lehiatua. Dokumentalak ere egin ditu: Cuoco contadino (2004), Inconscio italiano (2011) edo Bertolucci on Bertolucci (2013, Walter Fasanorekin batera zuzendua). Call Me by Your Name Sundance eta Berlingo zinema-jaialdietan aurkeztu da.

FITXA
Zuzendaria
Luca Guadagnino
Gidoia
James Ivory
Ekoizpena
Frenesy Film Company
Peter Spears, Luca Guadagnino, Emilie Georges, Rodrigo Teixeira, Marco Morabito, James Ivory, Howard Rosenman
La Cinéfacture
Argazkia
Shayombhu Mukdeeprom
Muntaketa
Walter Fasano
Antzezleak
Armie Hammer, Timothée Chalamet, Michael Stuhlbarg, Amira Casar, Esther Garrel
Formatua
DCP FOLLOWING DCI
Salmentak
Memento Films International / Sony Pictures Classics
9, Cité Paradis (Memento Films International) / 25 Madison Avenue, 24th Floor (Sony Pictures Classics)
75010 / 10010
Paris / New York
Iraupena
130 m.
Herrialdea
Italia - Frantzia
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea