Paris, 90eko hamarkadaren hasieran. Aktibista gaztez osatutako talde batek HIESari buruzko kontzientzia piztuarazi nahi du. Kide berri bat, Nathan, harrituta geratuko da Sean taldekidearen erradikaltasunarekin eta energiarekin; izan ere, gogo guztia ematen dio borrokari. Canneseko Epaimahaiaren Sari Nagusia.
Robin Campillo frantses zuzendari, gidoilari eta editorea da. Orain arte, Les revenants (2004), Eastern Boys (2013) eta 120 battements par minute –aurten, Canneseko 2017ko zinema-jaialdian, Epaimahaiaren Sari Nagusia irabazi duen filma– zuzendu ditu. Horrez gain, maiz idazten ditu Laurent Cantet zinemagilearekin batera gidoiak: horra hor, adibidez, L’emploi du temps (2001) edo Entre les murs (2008), gidoi egokitu onenaren Cesar saria eta Urrezko Palmorria Cannesen.