Myriam eta Antoine dibortziatu egin dira. Bere seme txikia senar bortitzarengandik babesteko, Myriamek zaintza eskatuko du, baina bi senar-emazteek partekatu behar dutela erabakiko du epaileak. Aita jeloskorraren biktima, eta ama jazarria babestu nahian, Julienek bere esku dagoen guztia egingo du okerrena gerta ez dadin.
Xavier Legrandek Arte Dramatikoa ikasi zuen Pariseko Kontserbatorio Nazionalean. Antzerkian Txekhov, Shakespeare, Harold Pinter, Michael Vinave eta Peter Handke idazleen lanetan antzeztu du. Hainbat errealizadorerekin aritu da: Louis Garrel, Laurent Jaoui, Benoit Cohen eta Brigitte Sy-rekin, besteak beste. Bere lehen film laburra, Avant que de tout perdre, nazioarteko ehun zinema-jaialditan baino gehiagoan izan da; lau sari irabazi zituen 2013an Clermont-Ferranden eta film labur onenaren César saria 2014an. Jusqu’à la gardek zuzendari onenaren Zilarrezko Lehoia eta lehen lan onenaren saria irabazi zituen Veneziako zinema-jaialdian.