tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 65. Edizioa 2017  > Sailak eta filmak
The Florida Project
Perlak

The Florida Projectek sei urteko Moonee azkarraren eta haren askotariko lagunen istorioa kontatuko digu. Haurren uda-oporrak abenturaz eta bihurrikeriez beteta daude; inguruko helduek, aldiz, garai zailak bizi dituzte. Estatu Batuetan, bizileku iraunkorra ziurtatu ezin dutenentzat azken babesleku bihurtu dira motel merkeak. Gero eta gehiago dira behartsu ikusezin horiek, eta horietatik % 41 aterpea emango dien bizitoki bat izateko egunero borrokan ari diren familiek osatzen dute. Istorio hau Orlandoko aldirietan dago girotua; Orlando, planetako opor-hiriburu nagusia eta “munduko toki magikoenaren” etxea. Parke tematikoen eta turistaguneen lurraldea zeharkatzen duen errepidearen luzera osoan, bere garaian Disneyren mistika ustiatuz turistak erakartzen zituzten motel merkeek etxerik gabeko familiak hartzen dituzte gaur egun. Halako batean bizi dira Moonee eta haren ama Halley, 22 urtekoa: zehazki, Magic Castle motelean.

BIOGRAFIA

Sean Bakeren debuta zuzendari gisa 2000. urtean izan zen Four Letter Words filmarekin. Ondorengo lanak, Take Out (2008) eta Prince of Broadway (2009), Independent Spirit sarietako John Cassavetes sarirako izendatu zituzten, eta sari horien esparruan, Robert Altman saria lortu zuen bere hurrengo filmarekin: Starlet (2012). 2015ean, Tangerine aurkeztu zuen Sundance zinema-jaialdian; bere laugarren film luzea zen eta guzti-guztia iPhone batekin grabatu zuen. The Florida Project filma arrakasta handiarekin aurkeztu zuen Canneseko zinema-jaialdiko Errealizadoreen Hamabostaldian.

FITXA
Zuzendaria
Sean Baker
Gidoia
Sean Baker, Chris Bergoch
Ekoizpena
June Pictures LLC
Alex Saks
Argazkia
Alexis Zabé
Muntaketa
Sean Baker
Antzezleak
Willem Dafoe, Brooklynn Prince, Valeria Cotto, Bria Vinaite, Caleb Landry Jones
Formatua
DCP FOLLOWING DCI
Salmentak
Protagonist Pictures
42 - 48 Great Portland St.
W1W 7NB
London
Erresuma Batua
Iraupena
112 m.
Herrialdea
AEB
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea