Lehen Karlistaldian borrokatu ostean, Martin Gipuzkoako bere etxera itzuliko da, eta han, harrituta, bere anaia gazte Joakin ohikoa baino askoz ere handiagoa dela aurkituko du. Mundu osoak Lurreko gizon handiena ikusteko ordaindu nahi izango duelakoan, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote, Europan zehar. Bidean, anbizioak, diruak eta ospeak betirako aldatuko dute familiaren patua. Benetako gertakarietan oinarritutako istorio bat.
Aitor Arregi film luze hauen zuzendarikide izan da: Glup (animazio-film onenaren Goya sarirako izendatua 2004an) eta Cristobal Molón (2006) animazio-filmak eta Sahara marathon eta Lucio (Donostia Zinemaldian estreinatua eta dokumental onenaren Goya sarirako izendatua 2007an) dokumentalak. Jon Garañok 80 egunean (2010) eta Loreak (2014) film luzeak zuzendu ditu; azken horrekin Donostian lehiatu zen, film onenaren Goya sarirako izendapena jaso zuen eta Oscarretan Espainia ordezkatzeko aukeratua izan zen.