Submergence Danielle Flinders-en eta James More-ren aurkako munduetara eramango gaituen amodio-istorio bat da. Halabeharrez ezagutuko dute elkar, Normandiako kostaldeko hotel urrun batean, biak beren misio arriskutsuetarako prestatzen ari direnean. Elkarrekin maiteminduko dira, ia-ia gogoz kontra, baina laster beren bizitzako maitea aurkituko dute bestearengan. Banantzen direnean, Jamesek Britainia Handiko zerbitzu sekretuarentzat lan egiten duela jakingo dugu. Somalian misio batean dabil, Europa suntsitzen ari den terrorista suiziden sare baten arrastoari jarraitzeko. Danielle “Danny” Flinders, aldiz, gure planetako bizitzaren jatorria bilatzeko murgilketa-proiektu batean lanean ari den biomatematikaria da. Mundu oso batek aldentzen ditu elkarrengandik. Jihadista batzuek James bahituko dute, eta ezingo du Dannyrekin harremanetan jarri; hala, Danny ozeanoaren sakonenean barrenduko da, urperagarri batean, Jamesek bizirik jarraitzen duen jakin gabe ere…