Cristina eta Tudor Ionescu senar-emazteek familia zoriontsua osatu dute, bere bi seme-alaba Maria eta Ilie-rekin. Senarrak telefono-konpainia batentzat lan egiten du; emaztea kontularia da. Hogeita hamar urte inguru dituzte, eta Errumaniako hiri batean bizi dira, apartamentu polit batean. Bikote-bizitza arrunta daramate seme-alabekin. Baina igande goiz batean Tudorrek seme-alabak parkera eramango ditu, eta Maria desagertu egingo da. Bat-batean, betirako aldatuko zaie bizitza.
Constantin Popescuk The Apartment (2004), A Lineman’s Cabin (2006), Water (2007) eta The Yellow Smiley Face (2008) film laburrekin ekin zion bere lan-ibilbideari. Horiekin, nazioarteko zinema-jaialdi nagusietan parte hartu eta hainbat sari irabazi zituen. 2009an, “Pig” atala zuzendu zuen Christian Mungiu-ren Tales from the Golden Age lanean. Haren lehen film luzea, Portrait of the Fighter as a Young Man, 2010eko Forum sailerako hautatu zuten Berlinen. Bigarrenarekin, Principles of Life izenekoarekin, Zabaltegi – Zuzendari Berriak sailean parte hartu zuen, 2010ean ere. Pororoca hirugarren filma du.