The Disaster Artist, James Francorena, The Room filmaren making-ofari buruzko benetako istorioa da; izan ere, The Room “pelikula txarren Citizen Kane”a dela esan izan da. Tommy Wiseau-ren kultu-film klasikoa hamar urtean baino gehiagoan proiektatu da, sarrera guztiak agorturik, Ipar Amerika osoko aretoetan. The Disaster Artist amets baten bila doazen bi lagun moldatu gaberi buruzko buddy comedy bat da. Munduak bazter uzten dituenean, beren filma egiteko erabakia hartuko dute, eta film zoragarriki zatarra izango da, nahi gabe bizi dituzten une komikoei, trama sakabanatuei eta antzezpen erabat txarrei esker.
James Franco antzezle gisa da batik bat ezaguna, besteak beste, Spider-Man (2002), Milk (2008) eta 127 hours (2010) filmetan aritu baita, baina gainera dozenatik gora film luze idatzi eta zuzendu ditu The Ape (2005) filmarekin kamera atzean debuta egin zuenetik. Film laburrak eta telebistarako lanak ere egin ditu: besteren artean, Fool’s Gold (2005), The Broken Tower (2011), Sal (2011), Bukowski (2013), The Sound & the Fury (2014), I Think You're Totally Wrong: A Quarrel (2014) eta In Dubious Battle (2016).