Surfaren mito bizi baten erretratu sakon eta aho bilorik gabekoa. Aparteko gizabanako bat aztertzen du Take Every Wave filmak; beldurrak, anbizioak eta erronkek akuilatutako gizabanakoa. Haren bizitzari buruzko kontakizun eferbeszente honek aukera berezia ematen digu, hurbiletik begiratzeko zerk eramaten duen eliteko kirolari bat arauak jarraitu edota haustera; agerian utziko digu zenbateraino aldatu zuen surfaren kirola, zer ondare eraiki zuen, eta zer prezio ordaindu behar duen atleta batek bere bikaintasunagatik.
Dokumentalen zuzendari oparoenetakoa da Rory Kennedy estatubatuarra. Bere filmografian Ethel (2012) nabarmendu behar da; bertan haren ama Ethel Kennedyren (Robert F. Kennedyren emaztea) aparteko bizitza kontatzen da eta bost Primetime Emmy sarietara izendatua izan zen. Last Days in Vietnam lana ere 2014ean Oscar sarietarako hautatu zuten. Produktore lanetan aritu denean Oscar sarietara izendatua izan da bi aldiz: Street Fight (2009) dokumentalagatik eta Killing in the Name (2011) dokumental laburragatik.