1998, Nalchik, iparraldeko Kaukaso, Errusia. Ilana 24 urteko gazte bat da, eta aitaren garajean lan egiten du, hari aurrera ateratzen laguntzeko. Arratsalde batean, familia osoa eta lagunak elkartuko dira, anaia txikiak, Davidek, ezkon-hitza eman duela ospatzeko. Geroago, gau hartan bertan, bikote gaztea bahituko dute eta erreskate-eskaera bat jasoko dute. Judu enklabe horretan harremanak hain dira estuak, ez zaiela burutik ere pasatuko polizia tartean sartzea. Nola lortuko du familiak David salbatzeko dirua? Ilana eta haren gurasoak behar bezain urruti iritsiko dira, nor bere erara, arriskuei jaramonik egin gabe.
Kantemir Balagovek (Nalchik, 1991) Alexandr Sokurov zinemagilearen zuzendaritza-eskolan osatu zituen bere ikasketak, 2015ean, Kabardino-Balkar Estatu Unibertsitatean. Gaurdaino, Molodoï echtchio (Still Young, 2013) eta Pevyjja (First I, 2015) film laburrak eta Andyukha (2014) dokumental laburra egin ditu.Tesnota lehen film luzea du; Canneseko Un Certain Regard sailean aurkeztu zen, eta FIPRESCI saria jaso zuen han.