tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 65. Edizioa 2017  > Sailak eta filmak
Calipatria
Zabaltegi - Tabakalera - Ikusmira Berriak II
Gerhard Treml, Leo Calice
Foto: Pablo Gómez
'CALIPATRIA' (Zabaltegi - Tabakalera)
Foto: Pablo Gómez
Gerhard Treml, Leo Calice
Foto: Pablo Gómez

Erailketa bategatik zigortua, Sergio Cassilas isolamendu-zelda batean bizi da. Egunero ordubetez lan egiten du Calipatriako desertuko espetxeko lorategian. Espetxezain baten laguntzarekin, bere film gogokoeneko paisaiatik ekarritako lur-kargamentu bat sartuko du kartzelako lurretan. Han lanean ari dela, Sergiok azalduko du zer esanahi duen lurraren sekretuak bere biziarteko espetxe-zigorrerako. Benetako historia batean oinarritua, filmak Sergioren ibilaldi geldoa dokumentatzen du, espetxeko patioan zehar. Kameraren begirada estatikoak urruneko lorategiraino jarraitzen dio. Ikuspegia giltzapean eduki arren, Sergioren istorioak, aldiz, espetxearen hormetatik harago eramango gaitu, Rio Grande ibaiaren paisaia ikonikoetarantz eta Yukoneko (Alaska) lurralde kartografiatu gabeetarantz. Halakoek lotura estua dute lurralde basatiei, zorte-kolpeei, lanaren bidez aberastu diren gizonei eta guztiontzako lur eta askatasun-promesari buruzko amerikar mitoekin.

BIOGRAFIA

Gerhard Tremlek eta Leo Calicek paisaia interpretatzeko eta irudimenezko espazioak sortzeko erabiltzen dute zinema. Office for Narrative Landscape Design egitasmoaren sortzaileak dira, eta elkarrekin zuzendu zuten Eden's Edge (2014) proiektua, film labur hauek barnean hartzen dituena: Turtle Island, Easy Rider, Garden of LongevityExile Park, Little Babylon, Time Square, Earth TattooWater and Worms eta Crosswinds. Proiektuak sari ugari bildu ditu zinema-jaialdietan. Calipatriak Postprodukzioko REC saria eskuratu zuen 2016ko Ikusmira Berriak deialdian.

FITXA
Zuzendaria
Gerhard Treml , Leo Calice
Gidoia
Gerhard Treml
Ekoizpena
Office for Narrative Landscape Design (O.N.L.S.D)
Gerhard Treml
Argazkia
Gerhard Treml, Leo Calice
Muntaketa
Gerhard Treml, Leo Calice
Musika
no music
Antzezleak
Gerhard Treml, Leo Calice
Formatua
DCP FOLLOWING DCI
Salmentak
sixpackfilm
Neubaugasse, 45/13
A-1070 Wien
Austria
Iraupena
8 m.
Herrialdea
Austria
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea