tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 65. Edizioa 2017  > Sailak eta filmak > Zinema Eraikitzen
Rodantes / Wanderers
Zinema Eraikitzen

Rodantes filmak hiru pertsonaiaren bizitzaren berri emango digu: Tatiane gazteak atzean utziko du São Paulo, bere iraganeko arazo konpongabeen ondoren bere bizitza berregin nahian; bere sexualitatea ezagutzen ari den Odair gaztea arriskutan sartuko da familiako etxetik joaten denean; eta Henry haitiar etorkina bere bi haurrak aurrera ateratzeko borrokatzen ari da, emaztearen heriotza eta gero, Brasilgo aurrerabide eta pobreziaren erdian. Noizean behin Rondônia estatuan elkartzen dira, kaosaren erdian. Noraezean dabiltza: horixe dute lotura bakarra.

BIOGRAFIA

Leandro Lara Komunikazioan eta Artean graduatu zen, Minas Geraisko Unibertsitate Pontifikal Katolikoan, non Europara iritsi aurretik Ikus Entzunezko Komunikazioa ere irakatsi baitzuen. Europan, Fabrica komunikazioko ikerketa zentroaren Ikus Entzunezko Sailean sartu zen, Italian (2003-2006). Han zegoela sorkuntza-lana garatu zuen, argazkilaritzaren, bideoaren, zinemaren eta instalazioen eremuetan. Haren filmografiak barnean hartzen ditu Solar Preludes (2002-2012) izeneko 12 film labur esperimentalen sorta, Margens egunkari filmatua (film ertain dokumentala, 2004) eta Favela on Blast (2008) dokumentala.

FITXA
Zuzendaria
Leandro Lara
Gidoia
Lucas Camargo de Barros
Ekoizpena
Mosquito Project
Leandro HBL - Amiten Panzera
Argazkia
Adolpho Veloso
Muntaketa
Fernando Stutz
Musika
Kito Siqueira, Roberto Coelho
Antzezleak
Caroline Abras, Jonathan Well, Felix Smith
Formatua
HDCAM Standard
Salmentak
Mosquito Project
Rua Mauricina, 211 Vila Romana (LAPA)
05045-030
Sao Paulo
Brasil
Iraupena
105 m.
Herrialdea
Brasil
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea