Tatik eta Renetek argazkiak, bideoak eta musika trukatu zituzten beren mugikorretan, eta eskolako azken txangoan begietara begiratu zioten elkarri. Baina, maitasun-istorio baten hasiera izan zitekeena, amaiera bihurtu zen.
Aly Muritiba gidoilari, ekoizle eta zuzendariak bederatzi film labur, dokumental luze bat eta fikzio-film luze bat zuzendu ditu, eta zinema-jaialdietan 150 saritik gora irabazi ditu haiei esker. Para minha amada morta / For My Beloved film luzearekin, Global Filmmaking Award saria irabazi zuen 2013ko Sundance Instituten, eta 2015ean zazpi sari jaso zituen Brasiliako zinema-jaialdian. Urte hartan bertan Donostia Zinemaldiko Horizontes Latinos sailean sartu zen.