Charmøren drama psikologiko bizi bat da, Esmail iraniar gazteari buruzkoa. Izan ere, desesperatua dago Danimarkan geratu ahal izateko aukera emango dioten emakumeak ezagutzeko. Denbora agortu ahala, maitemindu, eta berriz aurkituko da bere iraganarekin. Filmak arraza, gizarte-maila eta bizitza hobea lortzeko borrokaren inguruko gaiak jorratzen ditu.
Milad Alami Iranen jaio, Suedian hazi, eta gaur egun Danimarkan bizi da. Danimarkako Zinema Eskola Nazionalean graduatu zen. Haren film laburrak zinema-jaialdi askoren aukeran sartu dira; besteak beste, Cannes (Errealizadoreen Hamabostaldia), New York, Clermont Ferrand eta Karlovy Vary. Horietan azkenak, Mommy (2015) izenekoak, Danimarkako Akademiak film labur onenari ematen dion saria irabazi zuen. Charmøren lehen film luzea du.