Gauerdiaren ostean. Zhao erretzera jaitsiko da; bien bitartean, etxean, haren emaztea amets erotiko baten erdian xuxurlatzen dabil, horditurik. Lee izeneko bizilagunak eraikinetik salto egingo du, Zhaoren aurrean, eta suizidioak telefonoz grabatutako sexu-bideo bat ekarriko du agerira. Sanqing bere tutorearekin maiteminduko da. Kostaldera eginiko bidaia batean Sun irakaslearekin duen harremana finkatu nahiko du, baina azkenean ohartuko da bere ahaleginak alferrik izan direla. Hai Long Sun-en aspaldiko kide da. Ahaleginak egingo ditu Sanqing eta Wang izeneko bere bezeroa elkartzeko, eta horrek mendekua hartzeko aukera emango dio Sanqingi. Irlako tunel ilunean, Wang-ek amesgaizto bat kontatuko dio Sanqingi, eta istorio guztia azaleratuko du...
Wang Feifeik Xi Guan (2008) eta Park (2010) film laburrak zuzendu ditu. He ri jun zai lai bere lehen film luzea du. Gidoilaritzan lizentziatu zen Nanjing-eko Arte Ederren Unibertsitatean; Txinako Zinema Independenteko Jaialdiko komisarioa eta eragiketa-zuzendaria da 2012. urtetik, eta Xining-go Nazioarteko I. Zinema Jaialdiko programatzailea 2015etik. Onlineko film laburren idazlea izateaz gain, unibertsitatean irakasle aritzen da.