71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner

The Florida Project

Sean Baker
AEB      112 m.
Sinopsia
Zuzendaria
Programazioa
Irudiak
Bideoak
Pitching
Sariak

The Florida Projectek sei urteko Moonee azkarraren eta haren askotariko lagunen istorioa kontatuko digu. Haurren uda-oporrak abenturaz eta bihurrikeriez beteta daude; inguruko helduek, aldiz, garai zailak bizi dituzte. Estatu Batuetan, bizileku iraunkorra ziurtatu ezin dutenentzat azken babesleku bihurtu dira motel merkeak. Gero eta gehiago dira behartsu ikusezin horiek, eta horietatik % 41 aterpea emango dien bizitoki bat izateko egunero borrokan ari diren familiek osatzen dute. Istorio hau Orlandoko aldirietan dago girotua; Orlando, planetako opor-hiriburu nagusia eta “munduko toki magikoenaren” etxea. Parke tematikoen eta turistaguneen lurraldea zeharkatzen duen errepidearen luzera osoan, bere garaian Disneyren mistika ustiatuz turistak erakartzen zituzten motel merkeek etxerik gabeko familiak hartzen dituzte gaur egun. Halako batean bizi dira Moonee eta haren ama Halley, 22 urtekoa: zehazki, Magic Castle motelean.

Zuzendaria
Sean Baker
Gidoia
Sean Baker, Chris Bergoch
Ekoizpena
June Pictures LLC (AEB)
Alex Saks
Argazkia
Alexis Zabé
Muntaketa
Sean Baker
Antzezleak
Willem Dafoe, Brooklynn Prince, Valeria Cotto, Bria Vinaite, Caleb Landry Jones
Formatua
DCP FOLLOWING DCI
Salmentak
Protagonist Pictures
42 - 48 Great Portland St.
W1W 7NB
London
Erresuma Batua
Iraupena
112 m.
Herrialdea
AEB
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: