tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 65. Edizioa 2017  > Sariak eta Epaimahaiak > Epaimahaia Ofiziala > André Szankowski
André Szankowski
 

André Szankowskik Lisboako Escola Profissional de Imagem (EPI) zentroan ikasi zuen, 1996tik 1999ra bitarte, eta Bruno de Almeidaren The Lovebirds (2007) izan zen bere lehen lana film luzeen argazki-zuzendaritzan. Ondoren Raúl Ruizekin aritu zen Mistérios de Lisboa (2010) obran, 58. Donostia Zinemaldian lehiatutako filmean, eta handik bi urtera Valeria Sarmientoren lankide izan zen As Linhas de Torres (2012) izeneko obran. Lan hura ere Donostian aurkeztu zen, Zabaltegi-Bereziak sailean, Veneziako zinema-jaialdian izan ondoren. Argazki-zuzendaria izan zen, halaber, Michael Sturmingerren Casanova Variations (2014) filmean –62. Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean parte hartu zuen– eta Andrzej Zulawskiren azken filmean, Cosmos izenekoan –zuzendari onenaren saria irabazi zuen Locarnoko zinema-jaialdian–.

Haren filmografian, nabarmentzekoak dira lan hauek: Demain? (Christine Laurent, 2011), La cage dorée (Ruben Alves, 2013), RPG (Tino Navarro eta David Rebordão, 2013), Cadences obstinées (Fanny Ardant, 2013), Tierra yerma (Miriam Heard, 2016), Cinzento e negro (Luís Filipe Rocha, 2015) eta Going to Brazil (Patrick Mille, 2016). 1998tik 300 publizitate-spot baino gehiagotan aritu da lanean.

Telebistaren alorrean, Rita Nunesen Só por acaso (2003) telefilmean eta telesail hauetan egin du lan: Um poema por semana (2011), Paulo Bragarena; Terapia (2016), Patricia Sequeirarena, eta Crime Time (2017), Julien Trousselierrena. Film labur ugaritan ere jardun du argazki-zuzendari: Quando o sol toca na lua (Pedro Palma, 2001), Crónica feminina (Gonçalo Luz, 2002), Uma noite ao acaso (2005) eta The End (2006), Victor Candeiasenak biak, Antes de Amanhã (Gonçalo Galvão Teles, 2007), Beija-me (Aurélio Vasquez, 2007), Dia triunfal (Rita Nunes, 2009), Senhor X (Gonçalo Galvão Teles, 2010), O jogo (Júlio Alves, 2010), Ensinamentos para a vida adulta (Ernesto Bacalhau, 2010), Constança (José de Castro, 2010), Zoo (Margarita Leitão, 2011), O dia mais feliz da tua vida (Adriano Luz, 2012), No mar (Ana Rocha, 2013), (Alfonso Pimentel, 2013) eta A ponte na Califórnia (Pedro Amorim, 2017).

 

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea