Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 66. Edizioa 2018  > Berriak > Toulouseko Zinema Eraikitzen 33. edizioko palmaresa
Toulouseko Zinema Eraikitzen 33. edizioko palmaresa
Astelehena, 2018(e)ko martxoak 26
 

ZINEMA ERAIKITZEN TOULOUSE SARIA

Zinema Eraikitzen Toulouse Saria enpresa laguntzaileek film irabazleari eskainiko dizkioten postprodukzio-zerbitzuetan eta promozio ekimenetan datza.

Los silencios
Beatriz Seigner
Ekoizpeneko herrialdea(k): Brasil - Frantzia - Kolonbia

Amparo amarekin iritsiko dira Nuria eta Fabio Brasil, Kolonbia eta Peru arteko mugan dagoen uharte ezezagun batera. Kolonbiako gatazka armatuetatik ihesean ari dira. Familiako sekretuak salatzeko beldurrez, mutu geldituko da Nuria. Horren guztiaren erdian, aitaren heriotza dela-eta kalte-ordaina jasotzeko ahaleginak egingo ditu familiak, baita Brasilera emigratzeko bisa bat lortzeko ere. Istorio hori ezkutatuta, familiaren iraganari buruzko beste batzuen berri jakingo dituzte. Opera prima.


CINÉ + ERAIKITZEN SARI BEREZIA

CINÉ + kanalak bermea ematen dio sariaren film irabazleari 15.000€-tan erosi egingo duela eta telebistan emango duela. Sari hori filma Frantzian banatzen duen etxeari emango zaio, betiere Zinema Eraikitzen ekimenaren esparruan eman ondorengo bi urteko epean Frantziako lurraldeko zinema-aretoetan komertzialki erakusten bada.

Luciérnagas / Fireflies
Bani Khoshnoudi
Ekoizpeneko herrialdea(k): Mexiko - Grezia - Dominikar Errepublika - AEB

Ramin irandar gaztea homosexuala da. Bere herrialdeko zapalkuntzari ihes egin zion, eta gaur egun Veracruzen dago, Turkiatik itsasontzi batean gordeta hara bidaiatu eta gero.  Zer egingo duen hausnartzen duen bitartean, mutil-lagunarengandik banatzen duen distantziari aurre egiten saiatuko da Ramin, hura Teheranen geratu baita. Haren sentimenduetan itzela da paradoxa: oroiminez eta herriminez dabil, baina Irandik urrun aurkitu berri duen askatasunaz gozatzen.


EUROPAKO BANATZAILEEN ETA EMANALDIAK EGITEN DITUZTENEN SARIA

Filmaren promozioa Europa Distribution sarearen bitartez eta Conféderation Internationale des Cinémas d'Art et d'Essai-en (CICAE) bitartez egitean datza.

Los silencios
Beatriz Seigner
Ekoizpeneko herrialdea(k): Brasil - Frantzia - Kolonbia

Amparo amarekin iritsiko dira Nuria eta Fabio Brasil, Kolonbia eta Peru arteko mugan dagoen uharte ezezagun batera. Kolonbiako gatazka armatuetatik ihesean ari dira. Familiako sekretuak salatzeko beldurrez, mutu geldituko da Nuria. Horren guztiaren erdian, aitaren heriotza dela-eta kalte-ordaina jasotzeko ahaleginak egingo ditu familiak, baita Brasilera emigratzeko bisa bat lortzeko ere. Istorio hori ezkutatuta, familiaren iraganari buruzko beste batzuen berri jakingo dituzte. Opera prima.


Sarien xehetasunak ikusi nahi izanez gero: http://www.cinelatino.fr/contenu/palmares-2018


Toulouseko Zinema Eraikitzen 33. edizioak honako enpresa eta erakunde hauen babesa du: Les Activités Sociales de l'Energie (CCAS), Centre National du Cinéma et de l'Image Animée (CNC), CINÉ +, Commune Image, Confédération Internationale des Cinémas d'Art et Essai (CICAE), Conseil Général de la Haute Garonne, Eaux Vives, École Supérieure d'Audiovisuel (ESAV), Europa Distribution, Firefly, Gaumont Wilson, La Cinéfondation, Le Lokal, Mactari, Mairie de Toulouse, Producers Network (Cannes), Région Occitanie Pyrénées-Méditerranée, Signis eta Titrafilm. Eta beste hauen laguntza: Programa Ibermedia, CAACI (Conferencia de Autoridades Audiovisuales y Cinematográficas Iberoamericanas), Creative Europe MEDIA, Ad Hoc Studios, Deluxe Spain, Dolby Iberia, Laserfilm Cine y Video, Nephilim producciones, No Problem Sonido, Wanda Visión eta Film Factory Entertainment.


Ondorengoen babesarekin    


© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones