"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Lau Haizetara dokumentalen Koprodukzio Foroaren XIV. edizioa 2018ko irailaren 25, 26 eta 27an egingo da, 66. Donostia Zinemaldiaren esparruan.
IBAIA Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteak eta Donostia Zinemaldiko Industriaren departamentuak antolatuta, foroa elkargunea da dokumental-proiektuak finantzatzaile izan daitezkeenei eta ikus-entzunezkoen eta zinematografiaren sektoreko adituei ezagutzera emateko. Sektorean dokumentalen alorrean diharduten profesionalentzako topagune bat da.
Dokumental-proiektu bat eta/edo harentzako Europako koprodukzioaren bila dabiltzan produktore independenteek izango dute parte hartzeko aukera.
Hautatutako proiektuek aukera izango dute Pitchingean aurkezteko eta Commissioning Editors-ekin banako bilerak egiteko, eta, horrez gain, IBAIA saria irabazteko aukera ere izango dute (3.000 euro ekoizlearentzat). Commissioning Editors aditu-taldeak egingo ditu epai-lanak, eta aditu-talde berak aukeratuko du proiektu irabazlea, proiektuaren beraren aurkezpena, originaltasuna, tratamendua eta zabalkunde-indarra balioetsita.
Proiektuak inskribatzeko epea uztailaren 13an amaituko da.
Informazio gehiago: www.lauhaizetara.eu / lauhaizetara@ibaia.org
Laguntzaileak: