tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 66. Edizioa 2018  > Berriak > Zinemaldiko Bideotekarako filmen harpidetza epea zabalik
Zinemaldiko Bideotekarako filmen harpidetza epea zabalik
Osteguna, 2018(e)ko uztailaren 12

Zinemaldiko Bideotekak sail guztietako filmak, honetarako izena eman dutenak, streaming bidez ikusteko aukera ematen dio industriako profesional akreditatuari. Filmak jaialdia bukatu eta hilabetera arte (2018ko urriaren 29 arte) ikusi ahalko izango dira. CinandoVL-k, Marché du Film - Festival de Cannes-ek zinema industriaren profesionalentzako sortutako plataformak, Zinemaldiaren Bideoteka kudeatzen du.

Bideotekan Espainia eta Latinoamerikako filmen panorama ere izango da ikusgai Zinemaldiko Bideotekan. Enpresa bakoitzak hiru film erregistratu ahal izango ditu gehienez, honako baldintzak bete bitartean:

  • Gutxienez 60 minutuko iraupena izatea.
  • Mundu mailako estreinaldia 2017ko urriaren eta 2018ko irailaren artean izatea.
  • Espainian edo Latinoamerikako herrialde batean ekoiztuak izatea.

Zinemaldiaren bideotekan izena emateko filme bakoitzaren tasa hurrengo da:

  • 70 € (% 21eko BEZa barne) Espainian edo Latinoamerikako herrialde batean ekoiztutako filmentzat.
  • 35 € (% 21eko BEZa barne) Euskal Autonomia Erkidegoan ekoiztutako filmentzat (ekoizlearentzako doako akreditazio bat barne).

Izena emateko azken eguna 2018ko irailaren 10 izango da, astelehena.

Film bat Bideotekan izena emateko hurrengo lotura erabili dezakezu.
Harremanetarako: videoteca@sansebastianfestival.com / (+34) 943 481 217



The Industry Club ondorengoaren babesarekin
 

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea