tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 66. Edizioa 2018  > Berriak > 66. edizioko Donostia Zinemaldirako sarreren salmenta, zehatz-mehatz
66. edizioko Donostia Zinemaldirako sarreren salmenta, zehatz-mehatz
Aurtengo programazioa eta Filmen Gida irailaren 13an, osteguna, kaleratuko da
Ostirala, 2018(e)ko irailaren 7
PROGRAMAZIOA - Irailaren 13an

Zinemaldiak ohikoa baino lehenago jakinaraziko du aurtengo programazioa. Sail guztietako film guztien ordutegiak irailaren 13an, osteguna, kontsultatu ahal izango dira, Zinemaldiaren webgunean eta tokiko egunkarietan.

Zinemaldiko emanaldi guztien informazioa biltzen duen Filmen Gida ere egun horretatik aurrera egongo da eskuragarri Tabakalerako info puntuan (sarrera Nestor Basterretxea plazatik), 1,50 euroren truke, 10:00etatik 20:00ak arte. Irailaren 14tik aurrera Donostia eta Gipuzkoako kiosko eta liburudenda nagusietan eskuratu ahal izango da, eta, hilaren 15etik aurrera, ohikoa den bezala, salgai egongo da Kursaal Elkarguneko informazio puntuan (irailaren 15etik 20ra 9:00etatik 20:00etara eta irailaren 21etik 29ra 8:30etik 22:00etara) eta Okendo Plazako informazio gunean (hilaren 15etik 29ra 9:00etatik 20:00etara).

SARREREN SALMENTA - Irailaren 16an

Donostia Zinemaldiko 66. edizioko sarrerak irailaren 16an, igandea, jarriko dira salgai, goizeko 9:00etatik aurrera, kanal guztietan: Zinemaldi Plazako leihatilak (Kursaaleko beheko solairuan), Kursaal Elkarguneko leihatilak (Sail Ofizialeko abonamenduak eta 10 sarreratik beherako erosketak) eta internet bidez (www.sansebastianfestival.com eta kutxabank). Gainontzeko galen (Donostia Sariak, Inaugurazioa eta Klausura) eta Belodromoko proiekzioen sarrerak ere eros daitezke, orain dela aste batzuk ipini baitziren salgai.

Irailaren 21etik aurrera sarrerak honako lekuetan ere erosi ahalko dira: Victoria Eugenia Antzokia, Tabakalera eta Principe Zinemak. Irailaren 22tik aurrera Trueba eta Antiguo Berriko leihatiletan eskuratzeko aukera egongo da. Antonio Elorza Belodromoko sarrerak bertako leihatilan ere egongo dira salgai, saioak hasi baino bi ordu lehenago.
Proiekzioaren egunean bertan salduko diren sarrerak 08:30etik aurrera erosi ahal izango dira internet bidez, K1-eko arratsalde/gaueko saioetakoak kenduta. Kasu horretan, sarrerak horrela erosi beharko dira:

  • 16:00etako saioen sarrerak salgai egongo dira 08:30etik aurrera internetez, Zinemaldi Plazako leihatiletan eta Kursaaleko leihatiletan.
  • Arratsaldeko eta gaueko gainontzeko sarrerak 17:00etatik aurrera erosteko aukera egongo da.

Saio bakoitzeko gehienez 4 sarrera erosi ahalko ditu pertsona bakoitzak. 7,90 euro balio duten saioetarako 10 sarrera baino gehiago erostean % 25eko deskontua egingo da salmenta-kanal guztietan eta baita leihatiletan ere, baldin eta erosketa bakar batean egiten bada.

Internet bidez erosten diren sarrera guztiak etxean inprimatu edo telefono mugikorrean deskargatu ahal izango dira. Horrela, Home Ticketarekin aretora sartzeko aukera egongo da, leihatiletatik pasa gabe.
San Telmo Museoko proiekzioak doakoak dira, eta gonbidapenak Zinemaldi Plazako leihatiletan jaso beharko dira. Aurten, atzera begirako klasikoa Muriel Box zuzendariarekin lotuta dago.

Bestalde, Kutxabanken Gazte Txartela dutenek (K26, K26+, Mastercard/Visa BBK26, Mastercard/Visa BBK26+, Gaztekutxa, Mastercard, Visa Gazte eta Telecaja Joven txartelak) % 50eko deskontua izango dute sarrera bakoitzean, galetan eta abonamenduetan izan ezik. Gainera, euro bat bakarrik ordainduko dute euskarazko azpitituluak dituzten filmetarako.

Donostia Kultura Txartela eta Gazte Txartela dutenek %10eko deskontua izango dute 7,90 euro balio duten saioetan. Donostia Kultura txartela Zinemaldi Plazako eta Victoria Eugeniako leihatiletan bakarrik erabili ahal izango da, eta GAZTE-TXARTELA, berriz, Zinemaldi Plazako leihatiletan soilik.

Leihatilen ordutegiak, ordaintzeko moduak, deskontuak eta sarreren salmenten inguruko xehetasun eta baldintzak www.sansebastianfestival.com webgunean kontsultatu daitezke "Sarreren salmentari buruzko informazioa" atalean, eta baita "Filmen Gida" ataleko "Eskuratu zure sarrera" gunean. Donostia Zinemaldian ezin da eserlekuen erreserbarik egin.

 

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea