"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Donostia Zinemaldiak Zineman parekidetasunaren eta emakumeen inklusioaren aldeko gutuna sinatuko du igandean, irailak 23, 12:00etan, Kursaaleko prentsaurreko-aretoan.
Zinemaldiko zuzendari José Luis Rebordinosekin batera izango dira Espainiako Gobernuko presidenteorde Carmen Calvo, Kultura eta Kiroletako ministro José Guirao, Zinemaldiko Administrazio Batzordeko buru eta Donostiako alkate Eneko Goia eta CIMAko presidente Cristina Andreu. Ekitaldia CIMAko presidenteorde Virginia Yagüek aurkeztuko du.
Ekimen hau 5050x2020 kolektiboak Canneseko Zinema Jaialdiko aurreko edizioan aurkeztu zuen publikoki, eta, kasu honetan, CIMAk bultzatu du sinadura, alegia, zinemaren eta ikus-entzunezko bitartekoetako emakumeak ordezkatzen dituen Espaniako elkarte nagusiak.
ZINEMAN PAREKIDETASUNAREN ETA INKLUSIOAREN ALDEKO GUTUNA
|
Gutuna sinatuta, Zinemaldiak honako konpromiso hauek hartuko ditu: