"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Chris Hemsworth antzezleak (Thor, The Avengers) Drew Goddard zuzendaria lagunduko du Bad Times at the El Royale filmaren Europa mailako estreinaldian. Filmak emango dio amaiera 66. Zinemaldiko Sail Ofizialari.
Drew Goddardek zuzendutako bigarren filma da, The Cabin in the Woods (2012) opera prima sarituaren ostean.
Cloverfield (2008), World War Z (2013) eta The Martian (2015) filmetako gidoiak idatzi eta, besteak beste, Lost eta Alias telesailak ekoitzi ditu Goddardek. Oraingoan, Jeff Bridges Donostia sariduna, Chris Hemsworth (Thor, The Avengers), Dakota Johnson (Fifty Shades of Grey, Suspiria) eta Jon Hamm (Mad Men, The Town) izango ditu antzeztaldearen buruan.
Filmak Tahoe lakuan dagoen hotel narriatu batean elkartuko ditu zazpi ezezagun. Soinu-banda Michael Giacchinok konposatu du (Jurassic World, Coco, Up) eta Seamus McGarvey (Godzilla, Nocturnal Animals, Darkest Hour) izan da argazki-zuzendaria.
Estatu Batuetako film hori 20th Century Fox konpainiak ekoitzi du, eta Hispano Foxfilm izango da Espainiako banatzailea. Azaroaren 16an estreinatuko da.