tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 66. Edizioa 2018  > Zinemaldiaren Egunkaria > Aniztasunaren aldeko apustu sendoan beste urrats bat
Zinemaldiaren Egunkaria » Zinemira
Aniztasunaren aldeko apustu sendoan beste urrats bat
Ostirala, 2018(e)ko irailak 21

Aurtengo Zinemaldian, bost sailetan ikusi ahal izango dira Euskal Herriko ekoizpenak. Inoizko oparoena eta anitzena izateko bidean da, beraz, 20 lani esker. Horietatik hamalau osorik ala zatika euskaraz egindakoak dira. Aniztasuna ere azpimarratzeko kontua izango da aurtengo jaialdian, izan ere, dokumentalak, fikzioa, animazioa eta film laburrak izango dira ikusgai gaurtik aurrera. Euskal Zinemaren Irizar Sariaren epaimahaiaren presidentea Karmelo Vivanco izango da aurten; Amaia Revueltarekin eta Olga Ruizekin batera hautatuko du Zinemaldian estreinatuko den ekoizpenik onena zein den.

Zinemira izango da oparotasun horren erakusle, hamabost film emango baitira Donostiako 66. Zinemaldian. Ana Schulz eta Cristóbal Fernández zuzendarien Mudar la piel filmak emango dio hasiera sailari. Locarnoko sail ofizialean estreinatu zenez, lehiaketaz kanpo dago filma. Espainiako Gobernuaren eta ETAren arteko bitartekaria izan zen Juan Gutierrezen eta Roberto Florez espioiaren arteko adiskidetasunaren inguruan hariltzen da filma. Black is Beltza izango da klausurako filma, Fermin Muguruza musikari, zuzendari eta ekoizleak zuzendutako animaziozko filma. Euskal zinemari ikusgarritasun handiagoa emate aldera, aurten estreinekoz emango dira inaugurazioko eta klausurako filmak Kursaal aretoan.

Euskal Zinemaren Galan, irailaren 25ean, emango diote Zinemira saria Ramon Agirre aktoreari. Victoria Eugenia antzokian egingo den ekitaldian, Josu Martinezen Jainkoak ez dit barkatzen estreinatuko da. Biharamunean, EiTB Galan, leku berean,Víctor Cabacoren Vitoria, 3 de marzo proiektatuko da.

Zinemira saila osatuko duten gainontzeko filmak honakoak dira: Izaro (Txuspo Poyo), Lady off (David Rodriguez Losadar), La noche nos lleva (David Gonzalez Rudiez), Errementari (Paul Urkijo), Gallo (Antonio Diaz Huerta), Kutxak (Juanmi Gutierrez), Basque selfie (Joaquin Calderon) eta Bajo la piel de lobo (Samuel Fuentes). Euskal Zinemaren Irizar saria lortzeko hautagaiak dira denak, beste zinema jaialdi batzuetan estreinatutakoak salbu: Mudar la piel, Errementari eta Bajo la piel de lobo.

Zinemiraz kanpo, Telmo Esnalen Dantza izango da aurten Sail Ofizialean ikusi ahalko den bertako lan bakarra, lehiaketatik kanpo. Bestalde, Koldo Almandozek Zuzendari Berriak sailean aurkeztuko du Oreina, eta Irizar sarirako lehian parte hartuko du. Perlak sailak, berriz, Raul de la Fuenteren eta Damian Nenoweren Un dia más con vida filma erakutsiko du, Ryszard Kapuscinski kazetariak Angolan egindako bidaia kontatzen duena. Gastronomiari lotutako Culinary Zinema sailean bi ekoizpen aurkeztuko dituzte: Bihar dok 13 (Aitor Bereziartua eta Ander Iriarte) eta Y en cada lenteja un dios (Miguel Angel Jimenez).

Etxeko Kimuak
Zinemira sailaren barruan, Kimuak katalogoko film laburren aukeraketa ere izango da ikusgai. Zazpi lan ditu aurtengo bildumak: 592 metroz goiti (Maddi Barber), Ama (Josu Martinez), Ipurtargiak oraindik/Ancora lucciole (Maria Elorza), Espedizio handia (Iban del Campo), Kafenio Kastello (Miguel Angel Jiménez), Ez nazazue esnatu (Sara Fantova), Zain (Pello Gutiérrez). Maddi Barberrek Zabaltegi Tabakalera sailean erakutsiko du 592 metro goitibere film laburra, Irizar sarirako hautagaietako bat dena.

Irene Elorza

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea