tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 66. Edizioa 2018  > Zinemaldiaren Egunkaria > Hausnarketa zinematografikoa Tabakaleran
Zinemaldiaren Egunkaria » Berriak
Hausnarketa zinematografikoa Tabakaleran
Ostirala, 2018(e)ko irailak 21

Drawn by the Pulse (2018) filmeskulturatik hartzen du izena Tabakalerako Erakusketa aretoetan dagoen erakusketak. Zinemarekin erabateko lotura duen erakusketa da Rosa Barba artista italiarrarena eta mostra hau Madrilgo Reina Sofia Museoko zinema eta bideo bildumaren arduradun den Cristina Cámara Bellok komisariatu du.

Hasi 80-ko hamarkadaren amaieran eginiko bere lehen proposamenetatik eta azken lanetara arte, Barbak askotariko obrak ehundu ditu: eskulturak, instalazioak, filmak eta liburuak, besteak beste. Horiek denek bitarteko zinematografikoa, bereziki bere gailu mekanikoak eta zeluloidea, izan dute abiapuntu. Lan horiek, alde batetik, zalantzan jartzen dituzte eguneroko errealitateko kontuak, hala nola espazioa okupatzeko dugun modua, eta, beste alde batetik, etortzeko dagoenari buruzko eztabaida irekiak planteatzen dituzte. Denboraren eta hizkuntzaren ezohiko tratamendu baten bitartez, narrazio berriak eta pieza espazialak sortzen ditu, zeinetan denbora pilaketa gisa ulertzen den, ez progresio lineal baten modura; eta hizkuntzak baztertu egiten du batzuetan bere funtzio semiotikoa, eta abstrakziora jotzen du eta, ondorioz, hala irakurketa nola entzumena zaildu.

Bakarkako erakusketa honen muinmuinean Drawn by the Pulse film-eskultura dago (2018), Tabakalerak ekoitzia. Pieza horretatik hartu du erakusketak izenburua, eta pieza hori da astronomiari eta zinemari buruzko (Rosa Barbaren ikerketagaietako bat) beste lan sail berri bati hasiera eman diona. Harvardeko Behatoki Astronomikoan filmatu zen, eta pieza enigmatiko batean konbinatzen ditu deskubrimendu astronomikoak eta teknika zinematografikoak.

Erakusketan, halaber, 16 eta 35 mm-ko pieza eskultorikoak, bideoak eta filmak daude ikusgai, horien artean From Source to Poem (2016), Bordeleko CAPC Musée d’art Contemporain museoak eta Milango Pirelli Hangar Bicocca fundazioak ekoitzia Tabakaleraren partehartzearekin. Filmak historiaren eta ekoizpen kulturalaren kontserbazioguneak erakusten ditu, baita horiek etorkizunean izango duten digitalizazioa ere, museoen biltegiei eta artxiboari buruzko hausnarketari eskaini zien lan-ildoaren barruan.

Nora Askargorta

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea