tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 66. Edizioa 2018  > Zinemaldiaren Egunkaria > Zinemarekiko maitasuna ofizio bihurtua
Zinemarekiko maitasuna ofizio bihurtua
Asteartea, 2018(e)ko irailaren 25

66. Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialeko epaimahaiburu Alexander Payneren eskola magistrala izan zuten atzo Nest Film Students egitasmoan parte hartzen ari diren zinemaikasle gazteek. Gorka Cornejok egin zituen moderatzaile lanak eta, haren galderei erantzunez, zinemagintzan jorratu duen ibilbidea aletu zuen estatubatuar zinemagileak.

Gaztetatik bere ametsik handiena zinemaeskola batean sartzea zela aitortu zuen Paynek: “ez nekien zer geratuko zen, filmak ikusteko sentitzen nuen maitasuna zinema egiteko pasioan eraldatuko al zen ikusi nahi nuen”. Pixkanaka, zinema egiteko nahikoa talentu bazuela erakutsi zion eskolako ibilerak, eta honenbestez, komediak egingo zituela erabaki zuen, gutxiengo batek bezala. Hastapenetik bertatik, Paynek argi zeukan ez zuela zinemagintzaren arlo bakar batean espezializatu nahi. “Ez nekien zuzendaria, teknikaria, gidoilaria edo zer izan nahi nuen etorkizunean. Horregatik denetik ikasi eta arlo bakoitzean gutxieneko entrenamendu bat nahi nuen”, azaldu zuen Tabakalerako zinemaaretoa betetzen zuen entzuleriaren aurrean.

Bere gaur egungo jardunari buruz galdetuta, filmetan errealitatearen zentzua mantendu nahi duela azaldu zuen: “zineman dena artifiziala da baina nik benetako errealitatearen testura hori lortu nahi dut, ez film batena”. Eta helburu horren atzetik ez omen du inprobisaziorako tarterik uzten. “Ederra litzateke Cassavetes edo Rohmer bezalakoa izatea eta lan egiteko modu inprobisatzailea edukitzea, baina nik ez dut horrelakorik egiten”, adierazi zuen Paynek.

Bizitzari aplikatu ohi zaion “izaera patua da” esamoldea zineman ere egia izan ohi dela aipatu zuen Nebraska eta Sideways filmeen zuzendariak, atzoko klase magistralean. “Ezin ditut gaia eta pertsonaia bereizi”, azaldu du, “nik pertsonaiarekin bidaia hori egin nahi dut, irekita mantendu”.

I.E.

 
Fotografía: ULISES PROUST
Fotografía: ULISES PROUST

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea