Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 66. Edizioa 2018  > Zinemaldiaren Egunkaria > Gizon txiki aparta
Zinemaldiaren Egunkaria » Donostia Sariak
Gizon txiki aparta
Igandea, 2018(e)ko irailak 23

Danny DeVito aktore, zuzendari eta ekoizle amerikarrak jaso du aurtengo lehen Donostia Saria, Juan Antonio Bayonaren eskutik jaso ere. “Sari bat nire neurriko pertsona bati ematea egokitu zaidan lehen aldia da”, txantxetan esan du Bayonak sarituaren gizatasuna, jatortasuna eta umore-sen zoragarria azpimarratu baino lehen.

Ekitaldira bertaratutakoak zutik eta bibaka ari zitzaizkiola, DeVitok pauso labur eta keinu hunkituaz aldenik alde zeharkatu du Kursaaleko agertokia sari jaso berria harro erakutsiz.

“Ohore ikaragarria da, oso pozik nago halako saridunen zerrendan sartzeagatik, liluratuta nago hiri honetako jendearen zintzotasunarekin, adeitasunez hartu nauzuen guztiokin. Sari hau zinemazale guztiei eskaini nahi nieke, diru pixka bat bildu eta zinemara gure pelikulak ikustera etortzen direnei. Horixe baita, izan ere, zinemaz benetan gozatzeko modua. Horrexegatik eskerrik beroenak eman nahi dizkizuet bihotz bihotzetik”, adierazi du DeVitok bere esker-emate hitzaldi laburrean.

NORA ASKARGORTA

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones