tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 66. Edizioa 2018  > Zinemaldiaren Egunkaria > Nerabe baten suizidioa plano sekuentzian errodatua
Nerabe baten suizidioa plano sekuentzian errodatua
Blind Spot
Larunbata, 2018(e)ko irailaren 29

Tuva Novotny aktore suediarrak ikusleen zirrara pizten saiatu da zuzendari lanetan gauzatu duen lehen filmarekin, lehia ofiziala itxi duen suizidioari buruzko drama errealista eta gogor batekin. Izan ere, intentsitatearen izurra izurtzeko denbora errealean eta plano sekuentzia bakar batean errodatu baitu Blind Spot pelikula.

“Arazo mentalak dituztenen puntu itsuei buruz hitz egiteko egin dut film hau. Nik ere badut puntu itsu hori. Gizartean aurpegi irribarretsua erakutsi arren, jendeak arazo asko ditu barruan eta ez ditu sekula azaleratzen”, azaldu du zuzendariak, gogoetarako honako adibidea jarriz: “Gaur egun bada besteak baino bizkorragoak, azkarragoak eta hobeak izateko hezi diren gazteen belaunaldi bat, baina horietako asko munduan noraezean dabiltza, arazo askorekin eta horiek komunikatzeko gaitasunik gabe”.

Izan ere, bere helburua, errudunak aurkitzeaz harago, suizidioari buruz hitz egiteko bideak sortzea izan da. “Filmaren helburua da errua alde batera uztea, ez dudalako uste inork hori behar duenik. Denok saiatzen gara ahalik eta guraso, pertsona, lagunik onenak izaten. Adituek diotena ikusita eta baliabideak ikusita, ikertzen duzunean konturatzen zara askok ezin zutela aurreikusi horrelako zerbait gertatuko zela. Zergatik sentitzen dugu ezin izan dugula ikusi? Zein seinale daude? Gurasoek aipatzen dute filmean neska pozik zegoela, ondo zebilela eskolan… Hor dago puntu itsua. Beraiek ezin zuten ezer egin. Nork egin behar du? Agian elkarrekin hitz egiten has gaitezke eta galdetu nola gauden, ez arreta eskaini arropari edo eskolan nola doakigun. Txikitan bizi zuen traumak etorkizunari eragin zion. Buruko gaitzak uste dugu gauza bat direla baina gauza gehiago dira. Badituzte puntu itsu ugari”, gaineratu du.

Zuzendariak azaldu duenez, pelikularen behin betiko bertsioak 98 minutuko iraupena du, eta hirugarren hartualdiari dagokiona da; beste bitan errodatu zuten plano sekuentzia osoa, entsegu zatikatuak tarteko, baina filmaketa etenik gabe egin zuten. Aurreko bi hartualdietan ere pelikula oso-osorik filmatu zuten, eta hiruretan gidoi bera baliatuta ere, “gertakariaren hiru bertsio diferente atera ziren”, esan du. “Azkenean hirugarren hartualdia aukeratu genuen, beste bien zatiak txertatzearen ideia baztertuz. Pantailan ikusi duzuena plano sekuentzia bakarra da, hasi eta buka”, ziurtatu du.

Mozketarik gabeko muntaketa egitearen arrazoiaz, zera adierazi du zuzendariak: “Muntaketa oso tresna inbasiboa da, eraginkorregia dela iruditzen zait; eta horren gai larria izanik, kontu handiz tratatu nahi genuen. Ez genuen ez buruko gaitzekin ez suizidioaren ideiarekin dramatizatu nahi. Paretan dagoen euli bat izan nahi genuen, esku hartzen ez duten lekuko hutsak”.

Antzezle nagusiari dagokionez, Novotnyren lehen filmeko protagonista Pia Tjeltak antzezpen ariketa guztiz organikoa egin du, “emozionalki akituta” utzi ziona, hark onartu duenez.

Sergio Basurko

 
Jonas Alarik, Tuva Novotny eta Pia Tjeltak Sail Ofizialeko prentsaurrekoak itxi zituzten
Jonas Alarik, Tuva Novotny eta Pia Tjeltak Sail Ofizialeko prentsaurrekoak itxi zituzten

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea