Bajo la piel de lobo filmak tranpa-jartzaile bakarti baten istorioa kontatzen du. Martinón mendialdeko herri urrun bateko azken biztanlea da. Udaberrian soilik izaten du kontaktua beste gizaki batzuekin, harrapatzen dituen animalien larruak salerosteko bailarara jaisten denean. Hala ere, haren bizitzan emakume bat agertzen denean, sentimendu berriak bizitzen hasiko da. Topaketa berezi horren ondorioz aukeratu egin beharko du: bere kalteberatasuna aurkitu edo bere alderdi basatienera abandonatu bere burua.
Samu Fuentesek, besteak beste, La torre de Suso, Para qué sirve un oso, Vicky, Cristina, Barcelona eta El secreto de Marrowbone filmetako zuzendaritza- eta produkzio-taldeetan lan egin du. Era berean, Gijongo zinema-jaialdian estreinatutako Miraflores (2008) film luze dokumentalaren egilea da. Gaur egun, De Picasso, Gades y Africa izenburua duen bigarren film luze dokumentala amaitzeko lanean dago murgilduta, zuzendarikide gisa, eta fikziozko lan berrien idazketarekin uztartzen du zeregin hori. Bajo la piel de lobo gidoilari eta zuzendari gisa egin duen lehenengo fikzio-film luzea da.