Madril, 1961. Ana Mari neskazaharra, herrena, frankista eta Sección Femeninako irakaslea da. Francoren aginduz, Ava Gardnerren etxera zerbitzatzera joateko mandatua jasotzen du, hura espiatzeko helburuarekin. Horretarako, Manolorekin ezkonduta dagoelako itxurak egin behar ditu; Manolo aktore amerikarraren txofer bihurtuko den bizinahi bat dugu. Movistar+eko telesail osoaren estreinaldia.
Paco León zinema eta telebistako aktorea eta zuzendaria da. Carmina o revienta (2012), Carmina y amén (2014) eta Kiki, el amor se hace (2016) film luzeak zuzendu ditu. Telebistan, Ácaros telesailerako (2006-2007) hainbat kapitulu zuzendu ditu. Anna R. Costal lan hauetako gidoilaria izan da: Juana Macíasen Embarrazados (2016) eta Bajo el mismo techo (2018) film luzeak, Paco Leónen La vuelta a la tortilla (2013) eta Vaca Paloma (2015) film laburrak, eta Ácaros eta Ventdelplá telesailak (2008-2009), besteak beste. Con lengua film laburra idatzi eta zuzendu du.