tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 66. Edizioa 2018  > Sailak eta filmak
Bihar dok 13
Culinary Zinema - Klausurako filma
Aitor Bereziartua, Ander Iriarte
Foto: Montse Castillo
Ander Iriarte, Jose Luis Rubio, Aitor Bereziartua
Foto: Ulises Proust
'BIHAR DOK 13' (Culinary Zinema)
Foto: Ulises Proust
'BIHAR DOK 13' (Culinary Zinema)
Foto: Ulises Proust
Jose Luis Rubio, Ander Iriarte, Aitor Bereziartua
Foto: Ulises Proust

Basque Culinary Centerren, abangoardia gastronomikoa ikasten ari diren mundu osoko zenbait ikaslek iraganera bidaiatuko dute, Bihar dok 13 menua sortzeko. Bidaian, 1966ko Euskal Herrira joango dira, eta hortik abiatuta, kulturaren alorrean dena aldatu zuen hamarkada ezagutuko dute. Bost ekitaldi bereziren bitartez, Gaur, Ez dok amairu eta Euskal sukaldaritza berria (BCCren aita espirituala) mugimenduak ezagutuko ditugu. Ekitaldi horiek barneratu ostean, lidergoak banatu, eta menu gastronomiko bat sortu beharko dute. Dokumentalean, ikasleen begien eta ekitaldien bidez, mugimenduok euskal gizartean zer garrantzi izan zuten ezagutuko dugu. Halaber, nola jarraitu duten sukaldariek ere sortze-prozesua gauzatzen. Azkenik, sukaldari gazteek egindako "Bihar dok amairu" menua dastatzeko antolatuko den bazkarian, euskal kulturaren aurpegi adierazgarrienak egongo dira, artista eta musika berriekin baturik. Sinbolikoki, belaunaldi batek berriari ateak irekiko dizkio.

BIOGRAFIA

Teledonosti katean, Mondragon Unibertsitatean, Las brujas de Zugarramurdi-n eta beste film batzuetan merezimenduak eginez ekin zion lanbideari Aitor Bereziartuak. 2015ean ETBrentzat edizio- eta kamera-lanak egiten hasi, eta 2016an Lisbeth film laburra zuzendu zuen. Ander Iriarte Sitgeseko zinema-jaialdian estreinatutako Los inocentes talde-filmeko zuzendarietako bat izan zen. Horrez gain, Echevarriatik Etxeberriara (2014), 40/24 Txiki eta Otaegiren ondarea (2015) eta 20N el día de la impunidad (2015) dokumentalak, eta Otsoko (2014) eta Sumud (Mundu bat) (2015) film laburrak zuzendu ditu.

FITXA
Zuzendaria
Aitor Bereziartua , Ander Iriarte
Gidoia
Ander Iriarte, Aitor Bereziartua, Izaskun Arandia
Ekoizpena
REC Grabaketa Estudioa S.L.
José Luis Rubio Barrutia
Mirokutana
Ander Iriarte
Izar Films Europe, S.L.
Izaskun Arandia
Argazkia
Jon Goitia
Muntaketa
Mirokutana
Musika
REC Grabaketa Estudioa
Antzezleak
Chem Wei, Maria Torrecillas, Pau Rull, Jordi Bross, Maria Zibara, Jose Mari Aizega, Juan Mari Arzak, Pedro Subijana, Jon Echeverria Plazaola, Oreka Tx, Eneritz Furyak, Andoni Egaña, Joseba Irazoki, Ion Lopez, Mikel Azpiroz, Elena Setien, Jabi Moreno, Mikel Chillida, John Berkhout, Jose Luis Zumeta, Delorean
Formatua
DCP FOLLOWING DCI
Iraupena
73 m.
Herrialdea
Espainia
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea