Ohi bezala lapurretan aritu eta gero, hotzez uzkurtutako neskato bat aurkituko dute Osamuk eta haren semeak kalean. Hasieran, Osamuren emazteak ez du neskatoa haiekin geratzerik nahiko, baina azkenean hartaz errukituko da. Familia zailtasunez ateratzen da aurrera, lapurreta txikiak eginez, baina hala eta guztiz ere zoriontsu dira, ustekabeko gertakari batek haien arteko loturak proban jartzen dituen arte.
Hirokazu Koreedak 1995ean egin zuen debuta Maboroshi no hikari filmarekin eta Urrezko Osella lortu zuen Venezian. Donostian lehiatu da Wandafuru raifu (After Life, 1998), Hana yori mo naho (Hana, 2006), Aruitemo, aruitemo (Still Walking, 2008) eta Kiseki-Milagro (2011) filmekin, eta azken horrek gidoi onenaren saria irabazi zuen. Era berean, publikoaren saria irabazi du bitan Canneseko Epaimahaiaren Sari Nagusia eman zion Soshite chichi ni naru (2013) filmarekin, eta Umimachi Diary (2015) filmarekin. Manbiki Kazoku filmak Urrezko Palmorria irabazi zuen Canneseko azken zinema-jaialdian eta Oscar sarietan Japonia ordezkatzeko hautatu dute.