Nuria, Fabio eta haien ama, Amparo, Amazoniaren erdian dagoen uharte batera iritsiko dira, Brasil, Kolonbia eta Peruren arteko mugan. Haien aita desagerrarazi zuen Kolonbiako gatazka armatutik ihes egin dute. Egun batean, haien etxe berrian agertuko da berriz. Familia sekretu arraro horren torturapean bizi da, eta irlan mamuak bizi direla ohartuko da.
Beatriz Seignerek 2009an egin zuen debuta kameraren atzean, Bollywood Dream filmarekin. Brasilen eta Indiaren arteko lehenengo koprodukzio-lana izan zen, eta nazioarteko hogei zinema-jaialdi baino gehiagotan hautatu zuten. Era berean, Afrikako griot-ei (istorio-kontalariak) buruzko Between Us, A Secret dokumentala zuzendu du, Walter Sallesekin batera idatzi ondoren. Une honetan, post-produkzio fasean dago dokumentala. Bere bigarren film luzeak, Los silencios-ek, europar banatzaile eta erakusleen saria irabazi zuen 2017ko Toulouseko Zinema Eraikitzen sailean, eta Canneseko azken zinema-jaialdiko Errealizadoreen Hamabostaldian aurkeztu zen.