tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 66. Edizioa 2018  > Sailak eta filmak
El aviso / The Warning
Made in Spain

2008. urtean gaude. Jon gazteak aparteko gaitasuna du matematiketarako eta zenbaki-logikarekin obsesionatuta dago. Eskizofrenia izateagatik etorkizun handiko zientzialari-karrerari uko egin behar izan dion jenio bat da, eta fotokopia-denda batean lan egitearekin etsi behar izan du. Halako gau batean, lanetik ateratakoan, hornitegira joango dira Jon eta haren lagunik onena, David, edariak erosi nahi baitituzte bien txikitako lagun Andrearekin afaltzeko. Daviden neska-laguna da Andrea, eta hark ezkontzeko eskatu nahi dio. David dendan sartuko da, eta bitartean autoan zain geratuko da Jon. Une horretan lapurreta bat gertatuko da eta tiro baten ondorioz koma atzeraezinean geratuko da David. Ordutik aurrera, sendagaiak hartzeari utziko dio Jonek eta, erruak jota, lagunaren hilketari esanahia bilatu nahian hasiko da. Iraganeko lapurretak ikertuko ditu, guztietarako balio duen eredu matematikoa aurkitu arte. Logika horri jarraikiz, ondorioztatuko du hamar urte barru leku berean erailko dutela Nico, 10 urteko haur bat.

BIOGRAFIA

Daniel Calparsorok Zientzia Politikoen ikasketak egin zituen Madrilen eta Zinema ikasi zuen New Yorkeko Unibertsitatean. Salto al vacío (1995) filmarekin egin zuen debuta zuzendaritzan, eta Berlingo zinema-jaialdiko Panorama sailean aurkeztu zuen. Ondoren, lan hauek sinatu ditu: Pasajes (1996), Canneseko Errealizadoreen Hamabostalditik igaro eta Zinemaldiko Zabaltegi sailean aurkeztu zena, A ciegas (1997), Veneziako zinema-jaialdian lehiatu zena, Asfalto (2000), Guerreros (2002), Ausentes (2005), Invasor (2012), Combustion (2013) eta Cien años de perdón (2016). Telebistarako minisail hauek idatzi eta zuzendu ditu: El castigo (2008), La ira (2009), Inocentes (2010) eta Tormenta (2012).

FITXA
Zuzendaria
Daniel Calparsoro
Gidoia
Jorge Guerricaechevarría, Chris Sparling
Ekoizpena
Morena Films S.L.
Pedro Uriol
Salmentak
Film Factory
Banaketa
DeAPlaneta
Argazkia
Sergi Vilanova Claudín
Muntaketa
Antonio Frutos
Musika
Julio de la Rosa
Antzezleak
Raúl Arévalo, Aura Garrido, Belén Cuesta, Aitor Luna, Sergio Mur, Antonio Dechent, Luis Callejo, Julieta Serrano, Hugo Arbués
Formatua
DCP FOLLOWING DCI
Iraupena
92 m.
Herrialdea
Espainia
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea