tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 66. Edizioa 2018  > Sailak eta filmak
Con el viento - Amb el vent / Facing the Wind
Made in Spain
'CON EL VIENTO'
Foto: Ulises Proust
'CON EL VIENTO'
Foto: Ulises Proust

Mónicak, 47 urteko dantzari batek, dei bat jasoko du Espainiatik: aita oso gaixo du. Hogei urteren ostean bere jaioterrira itzuli beharko du, Burgoseko herrixka urrun batera. Iristean, aita jadanik hil da. Urte hauetan guztietan ia-ia ez du hitz egin amarekin eta, orain, familiaren etxea saltzeko laguntza eskatuko dio hark. Iritsi da negua. Betiereko isiltasuna, muturreko hotza eta familiari aurre egin behar izatea proba latzak izango dira Mónicarentzat, eta hobekien ezagutzen duen horretan bilatuko du babesa: dantzan. Filmak dantza, dokumentala eta egile-zinema uztartzen ditu, familiarteko loturei eta emakumezkoen unibertsoko harremanei buruzko kontakizun berezia eraikitzeko.

BIOGRAFIA

Meritxell Colell espainiar zinemagile talentudunen belaunaldi berrian kokatzen da. 2015ean proiektu honekin Canneseko L’Atelier-ean parte hartzeko aukeratu zuen Cinéfondation-ek. Zortzi film luzeren muntatzaile izan da, eta besteak beste, zinema-jaialdi hauetan aukeratu dituzte haren lanak: Thessaloniki Film Festival, IDFA Amsterdam, Mar del Platako nazioarteko zinema-jaialdia eta DocumentaMadrid. 2007az geroztik, zinema-pedagogiarekin eta "Cine en curs" proiektuarekin uztartzen du zuzendari-lana. Gaur egun, bere film berria prestatzen ari da: Dúo. Con el viento lehen film luzea du. 2018ko Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan hautatutako proiektua.

FITXA
Zuzendaria
Meritxell Colell
Gidoia
Meritxell Colell Aparicio
Ekoizpena
Polar Star Films
Carles Bruguera
Habitación 1520
Maxi Dubois
Paraiso Production
Nathalie Trafford
Banaketa
Numax Distribución
Argazkia
Aurélien Py, Julián Elizalde
Muntaketa
Ana Pfaff
Musika
-
Antzezleak
Mónica García, Concha Canal, Ana Fernández, Elena Martin
Formatua
DCP FOLLOWING DCI
Iraupena
105 m.
Herrialdea
Espainia - Argentina - Frantzia
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea