Gaurdaino gizadiaren misio arriskutsuena izandakoaren istorioa kontatzen du filmak. Nola ilargiratu zuen NASAk Neil Armstrong, eta zer sakrifizio eta prezio ordaindu behar izan zuten hainbatek.
Damien Chazellek Harvardeko unibertsitatean ikasten ari zenean grabatu zuen bere lehen filma, Guy and Madeline on a Park Bench (2010). Ondoren, Whiplash (2013) lanarekin, Film laburren Epaimahaiaren Saria irabazi zuen Sundance zinema-jaialdian, eta lan hori hartu zuen oinarri 2014an izenburu bereko film luzea grabatzeko. Hiru Oscar sari irabazi zituen lan horrekin. 2017an, arrakasta handia lortu zuen La La Land film musikalarekin; guztira sei Oscar sari irabazi zituen, zuzendari onenaren saria barnean hartuta, eta lehiaketa horretan saritutako errealizadore gazteena bihurtu zen horrela. First Man-ek hasiera eman zion Sail Ofizialeko lehiaketari Veneziako azken zinema-jaialdian.