Spike Leek zuzendu du istorio hau, 70ko hamarkadan arrazista erradikalaren plantak egin zituen lankide baten laguntzaz Ku Klux Klanen kupulan infiltratzea lortu zuen lehenengo polizia afroamerikarrari buruzkoa.
Hogeita hamar urteko karreran zehar, Spike Leek hogeitik gora film zuzendu ditu, eta, besteak beste, hauek nabarmentzen dira: Nola Darling (1986), Do the Right Thing (1989), Mo' Better Blues (1990) –biak ala biak Zabaltegin aurkeztuak–, Jungle Fever (1991), Malcolm X (1993), Clockers (1995), Get on the Bus (1996), Bamboozled (2000), 25th Hour (2002), eta Inside Man (Ezkutuko plana, 2006). 2015ean, ohorezko Oscar saria eman zioten. BlacKkKlansman filmak Grand Prix saria eskuratu zuen Canneseko azken zinema-jaialdian.