Larak 15 urte ditu eta dantzari bihurtzea da haren ametsa. Aitaren babesarekin, bete-betean murgilduko da ahalegin amaiezin horretan. Baina haren gorputzak ez dio erraz men egingo ezarritako diziplinari; izan ere, jaio zenean mutikoa zen berez.
Lukas Dhontek Corps Perdu (2012) eta L’Infini film laburrak zuzendu ditu, eta sari ugari eskuratu zituen bi kasuetan. 2016an, Canneseko Cinéfondation egoitzan parte hartu zuen bere lehen film luzea, Girl, egiteko gidoiarekin. Aurrez ere jorratutako gaiak uztartu ditu filmean; hots, dantza, eraldaketa eta identitatea, besteak beste. Girl-ek FIPRESCI saria, Caméra d’Or saria, Queer Palm saria eta Un Certain Regard saileko antzezpen onenaren Epaimahaiaren Saria (Victor Polster) eskuratu zituen Canneseko azken zinema-jaialdian. Gainera, Europako Parlamentuaren LUX Film Prize sarirako izendatutako filmen artean dago, eta Oscar sarietan Belgika ordezkatzeko filmen aurretiko hautaketan izendatu dute.