Uda Leningradon, 80ko hamarkada hasieran. Hiriko rock-eszena sasoi gorenean dago. Viktor Tsoï musikari gaztea, Led Zeppelin, T-Rex eta David Bowie musikariei entzuten hazia, bere burua ezagutzera emateko ahaleginetan da. Bere idoloa, Mike, eta haren emaztea, Natacha ederra, ezagutzen dituenean, bere zoria aldatuko da. Elkarrekin, betikotasunera eramango dituen legenda bat eratuko dute.
Kirill Serebrennikov antzerkiko zuzendaria, idazlea eta diseinatzailea da. Film luzeen munduan egin zuen debuta Razdetyye (1998) lanarekin, eta horren ondoren egin zituen, besteak beste, Spisok vlyublennykh RF (2003), Izobrazhaya zhertvu (Playing the Victim, 2006), Yurev den (Yuri's Day, 2008), Locarnoko Epaimahai Ekumenikoaren Aipamen Berezia eta Epaimahai Gaztearen Saria lortu zituena, Izmena (2012), Veneziako Mostran lehiatu zena, eta Uchenik (The Student, 2016), Canneseko Un Certain Regard sailean aurkeztua. Leto 2018ko Canneseko lehiaketa ofizialean izan zen.