Nazioarteko auzitegia
Zainek, 12 urteko mutilak, epailearen aurrean hitz egin behar du.
Epailea: Zergatik salatu dituzu zure gurasoak?
Zain: Bizia eman zidatelako.
Zuzendari eta antzezle, eta bere film guztien protagonista, Nadine Labakik Caramel (2007) filmarekin egin zuen kamera atzean debuta. Canneseko zinema-jaialdiko Errealizadoreen Hamabostaldian aurkeztu zen, eta Publikoaren eta Gazteriaren sariak eskuratu zituen Donostian. Zinemaldira itzuli zen 2008an Epaimahai Ofizialeko kide izateko. Et maintenant on va où ? (2011) Canneseko Un Certain Regard sailean aurkeztu zen, eta Publikoaren Saria irabazi zuen berriro Donostian, oraingoan Europako film gisa. Capharnaüm-ek Epaimahaiaren Saria irabazi zuen Canneseko azken zinema-jaialdian.