tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 66. Edizioa 2018  > Sailak eta filmak
Se rokh / 3 Faces
Perlak

Neska landatar bati Teherango Kontserbatorioan ikasten jarraitzea debekatu nahi diote haren senideek, eta Behnaz Jafari aktore ezagunak ezingo dio ukorik egin haren laguntza-deiari. Behnazek, filmaketa bertan behera utzi, eta Jafar Panahi zinemagilearengana joko du gaztearen arazoen atzean zer misterio ezkutatzen den ezagutzeko. Hala, autoz joango dira herrialdeko ipar-mendebaldean dagoen landa-eremu menditsura eta aktoregai gaztearen herriko biztanle adeitsuak ezagutuko dituzte han. Baina bisitariak aurki jabetuko dira abegikortasuna bezain ahaltsua dela tradizioa…

BIOGRAFIA

Jafar Panahik bere lehen film luzea zuzendu zuen 1995ean: Badkonake sefid. Abbas Kiarostamirekin batera idatzi zuen filmaren gidoia, eta Canneseko Caméra d’Or saria irabazi zuen. Beste hainbat sariren artean, honako hauek lortu ditu: Veneziako Urrezko Lehoia, eta FIPRESCI Sari Nagusia Donostian, Dayereh (2000) filmarekin; Epaimahaiaren Sari Nagusia Berlinen, Offside (2006) filmarekin; gidoi onenaren Zilarrezko Hartza Berlinen, Pardé (2012) filmarekin; eta Urrezko Hartza eta FIPRESCI saria Txai Téhéran (2015) filmarekin, Berlinalen ere bai. 3 Rokh filmak gidoi onenaren saria irabazi zuen Canneseko azken zinema-jaialdian.

FITXA
Zuzendaria
Jafar Panahi
Gidoia
Jafar Panahi
Ekoizpena
Jafar Panahi Film Production
Jafar Panahi
Salmentak
Celluloid Dreams
Banaketa
Golem Distribución, SL
Argazkia
Amin Jafari
Muntaketa
Jafar Panahi
Musika
X
Antzezleak
Behnaz Jafari, Jafar Panahi, Marziyeh Rezaei
Formatua
DCP FOLLOWING DCI
Iraupena
100 m.
Herrialdea
Iran
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea