Bikote bitxi batek XVIII. mendearen amaieran bizitako abenturen historia: batetik, jatorri misteriotsuko umezurtz txikia; bestetik, jatorri ezezaguneko italiar erizain gaztea. Haien arrastoak Erromatik Parisera, Lisboatik Londresera, Parmatik Veneziara eramango gaitu. Haiekin batera, Vatikanoaren intriga ilunak, zorigaiztoko pasioaren ziztadak, duelu lazgarri bat, Versailleseko gorteko txantxak eta Frantziako Iraultzaren asaldurak esploratuko ditugu; bitartean, itzaletan, ezkutuko arrazoiak tarteko, atzetik segika izango dituzte itxura susmagarriko kalabriar bat eta kardinal asaldagarri bat.
Valeria Sarmientok 1972an ekin zion bere karrerari Un sueño como de colores dokumentalarekin, eta genero horri eskaini dio bere lanaren zati handi bat. Beren lehenengo fikzio-film luzea Notre mariage (1984) izan zen, eta errealizadore berrientzako Donostia saria irabazi zuen. 1995ean Zinemaldiko Sail Ofizialean parte hartu zuen Elle filmarekin, eta 1998an Zinemaldiko epaimahai ofizialeko kide izan zen. 1990ean, Amelia Lopes O’Neil filmarekin lehiatu zen Berlinen, eta urte batzuen buruan, L’inconnu de Strasbourg (1998), Rosa la China (2002) eta Secretos (2008) zuzendu zituen. 2012an, As Linhas de Torres minisaila aurkeztu zuen Zabaltegi sailean.