In Fabric filmaren eszenatokia saltegi handi bateko neguko merkealdi jendetsuak dira, eta jantzi madarikatu baten urratsei jarraitzen die, ondorio latzak eraginez eskuz esku igaro ahala.
Peter Stricklandek, modu independentean, bere lehen film luzea, Katalin Varga (2009), ekoitzi zuen lau urtetan zehar. Filmak Urrezko Hartza irabazi zuen Berlinen, eta Europar Zinemako Akademiaren urteko aurkikuntzaren saria eskuratu zuen. Donostia Zinemaldiak “Eastern Promises” atzera begirako zikloan sartu zuen. Horren ondoren iritsi ziren Berberian Sound Studio (2012), zuzendari onenaren eta gizonezko aktore onenaren sariak irabazi zituena British Independent Film Awards sarietan, eta The Duke of Burgundy (2014). Era berean, The Film that Buys the Cinema (2014) eta Björk: Biophilia Live (2014) dokumentalak zuzendu ditu.