tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 66. Edizioa 2018  > Sailak eta filmak
Da xiang xi di er zuo / An Elephant Sitting Still
Zabaltegi-Tabakalera

Eskola-istripu batek zorigaiztoko lau patu elkartuko ditu: lagun bat babesteko, Buk eskaileretatik behera bultzatuko du Shuai, institutuko harroputza; Buren ikaskide Lingek amarengandik eta errutinatik ihes egin nahi du, irakasleak hura seduzitu eta gero; Shuairen anaia nagusia, Cheng, bere lagun minaren suizidioaren erantzule sentitzen da; eta azkenik, Wang erretirodun gogotsuak ez du bere semeak egoitza batean barneratzerik nahi. Badirudi Manzhouli hirira ihes egitea dela protagonisten aukera bakarra: diotenez, besterik gabe munduari jaramonik egiten ez dion elefante bat dago han eserita. Trena abian jarri aurretik, 24 ordu soilik izango dituzte euren bizitzak konpontzeko...

BIOGRAFIA

Hu Bok zinema-zuzendaritza ikasi zuen Beijingeko zinema-akademian. 2014ko Distant Father eta Fleeing By Night film laburren ondoren, Da xiang xi di er zuo (An Elephant Sitting Still) film luzea egin du, bere lehenengoa, eta FIBRESCI saria irabazi du azken Berlinalean. Tamalez, zuzendariaren legatuaren azken pasartea izango da: Hu Bok bere buruaz beste egin zuen 2017ko urrian, 29 urte zituela.

FITXA
Zuzendaria
Hu Bo
Gidoia
Hu Bo
Ekoizpena
Dongchun Films Co., Ltd
Liu Xuan
Salmentak
Rediance Films
Banaketa
Capricci Cine
Argazkia
Fan Chao
Muntaketa
Hu Bo
Musika
Hua Lun
Antzezleak
Zhang Yu, Peng Yuchang, Wang Yuwen, Liu Congxi
Formatua
DCP FOLLOWING DCI
Iraupena
234 m.
Herrialdea
Txina
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea