tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 66. Edizioa 2018  > Sailak eta filmak
Bergman — ett ar, ett liv / Bergman - A Year in a Life
Zabaltegi-Tabakalera

Ingmar Bergmani buruzko dokumental honen ardatza haren lan-ibilbidean funtsezkoa izandako urte bat da; hain zuzen, 1957, Det sjunde inseglet (The Seventh Seal) eta Smultronstället (Wild Strawberries) maisu-lanak zuzendu zituenekoa. Baina, Bergmanen alderdi artististikoa jorratzera mugatu ordez, inoiz ez bezala heltzen dio haren bizitza intimoari eta, bereziki, emakumeekin –besteak beste, harekin lan egin zuten zenbait aktoreekin– izan zituen maitasun-harreman gorabeheratsuei.

BIOGRAFIA

Jane Magnusson dokumentalen eremuan espezializatutako zuzendaria da eta bere bizitzako azken sei urte hauek Ingmar Bergmanen bizitza eta lana ikertzen eman ditu. Bi film sortu ditu prozesu horretan: Trespassing Bergman (2013), suediar maisuak egungo zinemagile onenetariko batzuen lanetan izan duen eragina aztertzen duena, haien hitzen bitartez, eta Bergman - ett ar, ett liv (2018). Ebbe: The Movie (2009) eta Christina Lindberg: The Original Eyepatch Wearing Butt Kicking Movie Babe (2016) filmek osatzen dute zuzendariaren filmografia.

FITXA
Zuzendaria
Jane Magnusson
Gidoia
XX
Ekoizpena
B- Reel Film
Fredrik Heinig
Salmentak
The Match Factory
Banaketa
A Contracorriente Films
Argazkia
Emil Klang
Muntaketa
Orvar Anklew, Hanna Lejonqvist, Kalle Lindberg
Musika
Jonas Beckman, Lars Kumlin
Formatua
DCP FOLLOWING DCI
Iraupena
117 m.
Herrialdea
Suedia
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea