San Bernardo, Txile, 1970. Mozkorraldi-gau batean, Jaimek, hogei urte inguruko gazte bakarti eta narzisista batek, bere lagun onena sastakatuko du itxurazko haserrealdi pasional batean. Espetxean El Potro ezagutuko du, edadeko gizon errespetatua, eta maitasun-premia sakona eta aintzat hartua izateko nahi bizia agerian utziz gerturatuko zaio Jaime. Elkarrekin, "maitasun beltzeko" harreman estuan hasiko dira –hala esaten zaio espetxean– eta horri esker afektuak eta leialtasunak ezagutu ahal izango ditu eta, aldi berean, espetxeko botere-borrokei aurre egin ahal izango die Jaimek, orain "El Príncipe" deitutakoak.