2045. urtea da. Uruguai ia-ia berdina da, diferentzia bakar baina handi bat salbu: debekatuta dago matea kontsumitzea. Moncho eta Fico legez kanpoko mate-saltzaileak dira eta herriz herri doaz euren bezeroei infusio estimatua ekartzeko. Egun batean bitartekariak bazter utzi eta Paraguairako bidaia hastea erabakiko dute, mate-belar puruaren mitoari segika. Mateína komedia absurdua da eta Hego Amerikako herri-kulturaren elementuak eta abenturazko, laguntasuneko eta ametsei buruzko istorio bat uztartzen ditu.