Buenos Aires, 1982. Matíasek soldadutza amaitu berri du eta Espainiara musika ikastera joatearekin egiten du amets. Bi arazo ditu soilik: neska-laguna konbentzitzea aurrerago harekin elkar dadin, eta aitari aurre egitea, ez baitago ados. Baina jokalekua erabat aldatuko da Malvinetako gudua deklaratzen denean eta lagunekin batera gerrarako deitzen dutenean. Hasieran deiari erantzuteko prest egongo da Matías, baina apurka-apurka ohartuko da ez duela ez beretzat ez benetakotzat sentitzen gerra hori –beharbada, ezta besterik ere– kausa bidezkoa dela iruditu arren.
Nicolás Savignone Zinema Unibertsitate Fundazioan (FUC) ikasi zuen zuzendaritza zinematografikoa, eta Dramaturgiako master titulua eskuratu zuen Arteetako Unibertsitate Nazionalean (UNA). Los desechables (2014) fikzio-film luzea eta Hospital de día (2013) dokumentala zuzendu ditu, eta biak ala biak hainbat zinema-jaialditan izan dira sarituak. Gaur egun, lanean dabil Mimita dokumentalean eta El Mugul fikzioan (garapen-fasean: BW 2017 INCAA lehiaketaren irabazlea, eta 2018ko Sitges Pitchbox-eko parte-hartzailea). Ni héroe ni traidor bigarren fikzio-film luzea du.